Bilbao Bizkaia Kutxa Fundazioak, gure geografiako baserrietan
barrena egindako kanpo-ikerlan bat aurkezten du. Lan horretan
27.000 gora atsotitz bildu dira. Lana Gotzon Garatek egin du
azken hogeita hamar urteotan zehar.
Zer
eskaintzen dizu bilduma honek
- Hogeita hamar urteko lana
- 14.458 euskal atsotitz. Gehienok 7 probintzietako 23 baserritan
bilduak.
- 14.458 atsotitzok nola esaten diren espainolez, ingelesez
eta latinez.
- 5.208 espainol atsotitz eta nola esaten diren euskaraz, ingelesez
eta latinez. Euskal atsotitzekin batera sail hau da osatuena
eta garrantzitsuena.
- 4.045 ingeles atsotitz eta nola esaten diren euskaraz, espainolez
eta latinez.
- 3.462 latin atsotitz eta nola esaten diren euskaraz, espainolez
eta ingelesez. Frantsesez ez. Zergatik? Gure Iparraldeko haurrideek
lan hori hobeki egingo dutelako, nire aldean frantsesez hobeki
baitakite.
Bildumarik
osoena
- Zail izango da hau baino bilduma hoberik egitea.
- Beste inork hogeita hamar urte baserrietan igarotzea ez da
erraz izango.
- Hemengo esaera asko eta asko orain hilda dauden zaharrek
esanda bildu ditut. Baserrietan gazteek gero eta atsotitz guttiago
dakite.
Euskara
bikaina
- Atsotitzok euskara aberasteko berebiziko altxorra eskaitzen
dute.
- Lexikoa ez ezik, esaldi osoak, bizitza guztian euskaraz egiten
dutenek esanda.
- Hiztegietan agertzen ez diren mila eta milaka esaera: «Zapatero
a tus zapatos», «Piensa el ladrón que todos
son de su condición», «Al que no quiere caldo,
taza y media» eta abar...? Liburu honetan aurkituko dituzu
egunero entzuten dituzun espainol atsotiz horiek. Ez dira espainol
atsotitzen itzulpenak, baserritarrek beraiek gurasoz guraso jasoak
baizik.
- Ahozko literatura. Hitzaurrean atsotitzon literatura baliapideak
aztertu ditut.
Zeure
herria ezagutzeko bidea
- Folklorea eta etnologia. Herriaren antzinateko uste, jokamolde
eta tradizioak. Gaitzak sendatzeko otoitzak, sorginkeriak eta
aztikeriak, erlijioari buruzko iritziak eta jaiak eta gure arbasoek
kontatzen zituzten ipuinak. Mitologiaren aztarnak eta naturalezari
buruzko siniskerak ere iradokiak aurkitzen ditugu esaera zaharretan.
- Euskal gizartea. Familia, lana, erlijioa...
- Euskal Herriaren filosofia eta morala.
- Euskal Herriko ohiturak: zerri hiltzea, etxez aldatzea, ezkontzea...
- Animaliei buruzko usteak: zakurrak, ardiak, zerriak, astoak,
axeriak toki handia betetzen dute atsotitzetan.
|