Aplikazioak garatzeko ingeniaritza
Xedea
Aplikazioen garapen etengabeak
eta aldaketa teknologikoek ikerketa ildo hau indarrean mantentzera behartzen gaituzte,
informazioaren irudikapenean eskatzen zaizkigun hobekuntzei eta
plataforma berrietan produktuak ezartzeari, biei ala biei, erantzun jarraia eman ahal izateko.
Informazioaren irudikapenari dagokionez,
erramintak egokituz ari gara, erabiltzeak merkatuaren estandar berrien araberako
aplikazioen bistaratzea eta erabilgarritasuna izan dezan.
Sistema eragile berriek edo
euren baitako funtzionalitate berriek, behe mailako funtzioak eguneratuta edukitzera
behartzen gaituzte, aplikazioen garapena eta oinarrian duten makinaren ezaugarri teknologikoak
elkarren menpeko izan ez daitezen.
|