I+G jardueraren jatorria
Ikerketa eta
Garapenerako jarduera, aplikazioen ohiko garapenaz at, Adur S.P. software enpresan
sortu zen, aplikazioen garapenok hainbat hardware plataformatan eta sistema eragiletan
ezarri ahal izatea ahalbidetzen duren lanabesaz baliatu ahal izatearren.
Horrenbestez, hastapenak
Softwarean Ingeniaritzan izan ziren, eta haren ondorioz bi erraminta sortu ziren:
Transparence:
Aplikazioak sistema eragile batetik bestera eta hardware plataforma batetik bestera
eramatea ahalbidetzen duen sistema da. Prozesadoreen artean, x86 eta RISC dira aintzat hartutakoak, eta, sistema eragileen artean, Windows, Linux,
SCO, AIX eta Solaris.
Xmaisu:
Goi mailako zehaztapenezko sistema da, eta berorren bidez
aplikazio modularren garapena, dokumentazioa eta ezarpena bermatzen dira.
Horretarako, modulu funtzionalen erlazio eta taulak, prozesuak, azpiatazak eta
elkarren arteko harremanak zehazten dira.
|