ACOTE:
Itzulpenari laguntza, hizkuntz teknikekin uztartuta
Proiektu honetan, zentru teknologikoaz gain,
bi enpresak parte hartu zuten.
Jarduera
urteak: 2000-2001
Xedea
eta emaitzak:
Merkatuan diren itzulpenari laguntzeko tresnak
batik bat metodo estokastiko eta estatistikoetan oinarritzen dira
(Markoven Ezkutuko Ereduak, Neurona Sareak, Adimen Artifiziala...).
Euskara bezalako hizkuntza flexiboetara aplikatzeko orduan haien eragingarritasuna nabarmen gutxitu ohi da.
ACOTEren xedea izan zen, testu elebidunen lerrokatzaileak, konkordantzien bistaratzaileak edo itzulpenen hutsen detektatzaileak bezalako erramintetan, hizkuntz azterketako teknikak integratzea (lematizazioa, lexikoa, sintagmak eta esaldia).
Aurretik itzulita dauden testuen lerrokatzeari esker,
testuen zati desberdinak irudikatzen ahal dira (paragrafoa, esaldia edo hitza), eta
itzultzaileak ordura arte metatutako ezagutza baliatzeko aukera dauka.
Proiektu honen baitan, testuen konkordantziak
ondokoa esan nahi du: hitzak edo hitz multzoak esanguratsuak diren testuinguruetan aurkeztea.
Itzultzaileak aukera egin dezake berari hobekien egokitzen zaion esamoldea, testuinguruaren arabera.
Itzulpenaren akats nabarmenen detektatzaileak aurreko puntuan garatutako informazioa baliatzen du, testuen lerrokatze irizpideak aplikatuz, eta ikusi batera xede hizkuntzan itzuli gabe dauden testu zatiak identifikatuz.
|