NOR GAREN
 
JARDUERA
 
PROIEKTUAK
 
TALDEKO ENPRESAK
 
 
 

 
Ikerketa proiektuak
Beste zentru teknologikoekiko lankidetza
KAPSULA 2000: Eduki dokumentalen eskuratzea, lengoaia naturalean oinarrituta
 
ACOTE: Itzulpenari laguntza, hizkuntz teknikekin uztartuta
 
AMETRA: Itzulpenari laguntza, itzulpen memorietan oinarrituta
 
JAZOHARI: Informazioaren eta erantzunen erauzketa, gertakariei zuzenduta
 
MULCOR: Adquisición de conocimiento multilingüe a partir de corpus.
 
DICCICOR: Diccionarios combinatorios y de frecuencias basados en corpus.
 
OLITE: Ordenagailuz Lagundutako Itzulpen Tresna Eleaniztuna.

KAPSULA 2000: Eduki dokumentalen eskuratzea, lengoaia naturalean oinarrituta

INTEK programaren barruan garatutako lankidetza proiektu honetan, zentru teknologikoaz gain, sei enpresak parte hartu zuten.

Jarduera urteak: 1997-2000

Xedea eta emaitza:

KAPSULA 2000 proiektuaren xedea eduki dokumentalak eskuratzeko lengoia naturalak aintzat hartuko zituzten sistema automatikoak sortzea zen; horren ondorioz, hainbat euskarri eta formatu erabili ahalko ziren, irudi gisa edota lengoaia naturaleko testu gisa.

Hainbat iturburu eta euskarritatik eskuratutako eduki dokumental horiek esportatzeko, modu desberdinetako formatuak erabiltzen dira, hala nola kokapenak edo etiketadun eremuak gordetzen dituzten testu soileko fitxategiak; horrela, edozein base dokumentaletan (datubaseak, orohar), testu osoko indexazioko base dokumentaletan (full-text), merkatuko edizio eta multimedia aplikazio estandarretan, edota hipertestuko nabigazio sistemetan integratzen ahal dira.

Hasiera batean, aintzat hartutako hizkuntza euskara izan zen, garapen honetan erabilitako jatorrizko hizkuntza horixe baitzen, nahiz eta gerora gaztelaniaren azterketa ere barne hartu zen, bide batez ahalmen eleanitzak bereganatuz.

Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Sailak zatiz finantziatutako proiektua